Endika Barrenetxeak aukera guztiak galdu ditu Kutxa Saria Buruz Buruko Txapelketa Nagusia jokatzeko, Matxin IIIak irabazi egin baitio, 30-23. Hernaniarrak ez zuen partidu txarra egin, baina hasierako urduritasunagatik izan ez balitz, erakutsi zuen asko jokatzen duela erremontean. 10 tantoko aldea atera zion azpeitiarrak hasieran, eta koltxoi horri esker irabazi zuen. Matxin IIIak prebia txapelketako final laurdenak jokatuko ditu Urtasunen kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!