berrogeita hamar dultzainarik joko dute gaur diana, goizeko 07:00etatik aurrera, beren urteurren egunean. 25 urte daramazki dultzainari taldeak diana jotzen, gaurko egunarekin, Koadrila Egunarekin batera. 1987an musika eskolako taldetxo hura atera zenetik asko aldatu dira gauzak, baina onerako gehienak. Gaur askoz ekitaldi gehiagotan jotzen dute dultzainariek, eta kopuruz ere gora egin du taldeak, ikaragarri.
Diana, eta beste
6 ekitalditan, urtero urtero
Urteurrena pozez eta animoso ospatuko dute gaur dultzainariek. 1987an animatu zen talde txiki harek ze espero behar zuen, orain, 25 urte beranduago egoera honetan egongo zirenik? Gaur egun Koadrila Eguneko diana klasiko bat da, eta 50 dultzainari biltzen dira; Hernani eta inguruetakoak. Horrez gain, San Joanetako beste sei ekitalditan ere parte hartzen dute: Txupinazoan, Buruhaundietan, Akelarrean, Presoen aldeko manikalejiran, eta bereziki San Joan eguneko kalejiran eta Larrain dantzan. Zorionak dultzainari guztiei!