Santiago Bernardoren ‘Urko’ txakurra nagusi, Xoxokako zelaietan.

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 25a, 02:00

Muestrako Ehiza Zakur Txapelketa jokatu zen larunbatean Xoxokan, Txantxangorri elkarteak antolatuta, eta Azkoitiko Santiago Bernardoren setter inglesak irabazi zuen, Urko izenekoak. Gipuzkoa mailako eta elkarte mailako txapelketa zenez, Txantxangorriko onenari ere eman zitzaion saria: Joakin Izeta Kintxo-ren Zeru txakurra izan zen elkarteko onena. Parte har­tze polita: guztira 19 txakur, eta galeperretan aritu ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!