Hernaniko koadrilek egun haundia dute gaur. Eguerdiko 13:00etan plazan elkartuko dira guztiak, Brindisa egiteko. Urteroko moduan, Hernaniko koadrila berezi, zahar edo zelebreren bat omenduko du Jai Batzordeak, eta aurten aukeratua, Beti Alperrak izan da. Topa egingo dute hauek eta Plazan elkartutako beste guztiek, San Joan festen eta urte on baten alde.
Txarangarekin, gora eta behera
Brindisaren ostean, koloreetako niki eta blusek hartuko dituzte Kaxkoko kaleak. Txarangak ibiliko dira herrian barrena, festa eguna alaitzen; eta koadrilak noski, atzetik izango dira, kalean gora eta bera, tronpetan, danbor eta txindaten erritmora.
Bazkaltzera, elkarrekin
Asko izango dira elkarrekin bazkalduko duten koadrilak. Horretarako dei egin du Gazte Asanbladak. Mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte eta koadrila bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du. Gainontzeko koadrilak, soziedade, jatetxe eta bestelakoetan bilduko dira, eguna ospatzera.
Bazkalostean, festak jarraipena izango du, kontzertu, txosna eta bestelako emanaldiekin.
Bibotada eta bekainbakarkada
Ohitura bihurtu nahian, koadrilei deialdia egin diete Azkargortaren gisako bibotea eta Frida Kahloren bakain bakarrarekin azaltzeko. Deialdia 00:00etan egin dute, txosnetan.