Peru Alfarok ez du bukatzerik izan, igeri eta bizikletan ondo joan arren

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 24a, 02:00

Igerian eta korrika ederki zijoan Peru Alfaro, 12garren, baina korrikako proba ez du bukatzerik izan. Hernaniarrak arazoak ditu ligamentu batean, eta ez dio korrika egiten uzten, behar bezala. Eneko Llanosek irabazi du proba, ezustea eman eta Godoyri aurrea hartuta. Hernaniko Zumitza Triatloi Taldeko kideek lan ederra egin dute: Ines Arreitunandiak emakumezkoetan 39garren (2:53:11). Gizonezkoetan, 116garren Xabat Aizpiolea (2:21:00); 188garren Edu Carrera (2:27:54); 280garren Asier Ocon (2:33:11); 340garren Lander Muñoa (2:36:57); eta 552garren Oier Cobo (2:57:08). Guztira, 700 bat lagunek bukatu dute proba.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!