San Joan suak daramala!

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 24a, 02:00

Ehundaka herritar bildu ziren atzokoan ere, suaren bueltan, Plazan. Izpiritu txarrak erre eta eskakizunak egin zituzten askok; gaueko festari eman zioten bidea beste batzuk... Roxario Pikabea basozainak piztu zuen, Aparrainsorotik ekarritako pinuekin egindako pila. Ohi baino txikiagoa izan zen atzokoa, baina besteak bezain majikoa. Suak indarra hartu zuenean, adin ezberdinetako emakumeek kantatu zuten Kantaitan, Lakun­tzako emakumeak garitara joaten ziren garaia gogora ekarriz. Aurreskua ere, dantzatu zuten suaren bueltan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!