amaia Irazustabarrena eta Maider Senper dira Euskal Herriko txapeldunak, Elkarteen Arteko txapelketan. Hernaniko bi jubenilek 30-16 irabazi zioten Sopelako bikoteari, Bilboko Miribillan, Bizkaia pelotalekuan. Bi hernaniarrek sekulako partidua jokatu zuten eta hasiera hasieratik aurretik joan ziren partiduan. Nagusietan, Perez eta Ugalde hernaniarrek ez zuten hain zorte onik izan, eta galdu egin zuten Abadiñoren kontra, 22-30.
Ligako arantza atera dute
Partidu bikaina jokatuta irabazi dituzte txapelak bi hernaniarrek. Ligan galdu egin zuten bikote honen kontra, eta momentu onenean atera dute arantza.
Perez eta Ugalde, bigarren
Nagusi mailako finala gogorra izan zen, 15garren tantora bitarte. Hor, Abadiñoko bikoteak 5 tanto segidan egin, eta aurrea hartu zien hernaniarrei, partidu bukaerara arte. Hiru tantoren aldea ere izan zuten Eneritz Perezek eta Irati Ugaldek, baina urduritasun punttu bat sartu zitzaien 15-21 atzetik jarritakoan. Bukaeran erasoan gehiago saiatu ziren, eta min egitera ere iritsi ere bai, baina ez buelta emateko adina. Txapelketa ederra hernaniarrena, eta txapeldunordeen saria, ondo merezia.