Peru Alfaro, faboritoen artean

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 24a, 02:00

francesc Godoy faborito nagusi, eta Peru Alfaro faboritoen artean. Beste 850 lagun zein baino zein, aurrekoei leku bat lapurtzeko asmoz. Tartean, beste sei hernaniar. Donostiako Triatloi Olinpikoa jokatuko da, gaur, 09:15etatik aurrera, Atletiko San Sebas­tia­nek antolatuta, eta sona haundiko jendea dator, Godoy iazko irabazleaz gain: tartean izango da Australiako selekzioa ere, Olinpia­da­rako prestatzen.

1,5km igeri, 40km bizikletan, 10km korrika
Ez da nolanahiko proba gaurkoa. Neurri olinpikoetan ari beharko dute, eta zirkuitoa gogorra da zeharo. Bizikletan batez ere, Igeldora igo beharko dute, Oriotik, Orioko bentatik. Peru Alfarok podiuma lortu lezake gaur, nahiz eta ez den bere neurri ideala. Alfarok triatloi azkarrak ditu gustuko, distantzia motzagokoak; baina luzean ere borrokatu du aurrekoen artean ibiltzeko.

Zumitza Triatloi Taldeko sei kide
Beste sei hernaniar ere izango dira gaurko triatloian. Xabat Aizpiolea, Edu Carrera, Oier Cobo, Lander Muñoa, Asier Ocón eta Ines Arrei­tu­nandia. Hutsik egin gabe ari dira Zumitzako kideak triatloi denboraldian. Lekeitioko triatloian lau hernaniar izan ziren. Emaitzak, hauek: emakumezkoetan 41garren, Ane Marin (1:33:51); gizonezkoetan, 78ga­rren, Xabat Aizpiolea (1:10:45), 128garren Edu Carrera (1:13:22), eta 345garren Igor Elizegi (1:27:06).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!