Urumeako autobidea itxita, Mandazubitik Martindegira, astearte gauean

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 24a, 02:00

Urumeako autobidea itxiko dute astearte gauean, 23:00etatik 06:00etara (ekainak 26tik 27ra). Urumeako autobidea zabaltzen ari dira, eta horregatik itxiko dute zati hori, Mandazubiko errotondatik Martindegiko errotondara. Hernanira sartzeko aukera izango da bi errotonda horietatik. Bide hori ibili beharrean, N1 autobidea ibiltzeko gomendioa egin du Diputazioak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!