Bero-bero eginda bukatzeko prest?

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 24a, 02:00

San Joanetako aurreneko ipur­dikoak eta maxkuri astinduak jasoko dituzte gaur askok eta askok, lehenengo Sokamu­turra eta Axeri Dantza izango baitira. Sokamuturra 07:30e­tan izango da, Gudarien plazan eta Axeri Dantza 09:00etan hasiko da. Bihar, asteartean eta asteazkenean ere izango dira, ordu berean. Asteazkeneko Axeri Dantza, ohi bezala, mixtoa izango da.

Udalaren gomendioak
Sokamuturrerako, Udalak hainbat gomendio eman ditu: ibilbidearen atariak barrutik giltzatuta egotea eta bizilagunak kale­ra ez ateratzea ekitaldiak irau­ten duen bitartean. Ho­rrez gain, gogorarazi du 16 urtetik beherakoek ezin du­te­la parte har­tu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!