Musika protagonista gaur San Joan egunean

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 24a, 02:00

San Joan eguna da gaur, festetako egun nagusia eta musikak tarte berezia izango du egun osoan zehar, herriko txoko ezberdinak girotuz. Goizeko 09:00etan Dianak esnatuko ditu hernaniarrak Musika eta Txistulari banden eskutik. Mendirik Mendi doinuaren airera ibiliko dira. Eguerdi partean, berriz, bi kontzertu izango dira Gudarien plazan: Txistulari Bandarena eta Musika Ban­darena.


Kulturen arteko musika emanaldia
AMHER elkarteak antolatuta, kultur ezberdinetako mu­sikaz gozatzeko aukera izango da arratsaldean, Urbieta kalean. Eta egunero bezala, gauean aukera zabala izango da, gune ezberdinetan: Lisker taldearekin dantzaldi karroza, Atsegindegin; Punk gaua eta Gau horterua, txosnetan; Xalaparta txaranga, kaleetan barrena; kalejira, herri-dantzak eta Larrain dantza, Plaza Berrin. Konponbide eta konpromezuaren alde, ekitaldia Herrira Mugi­men­­duak antolatuta, Kon­pon­bide eta konpromezu garaia da lelopean ekitaldia egingo da preso eta iheslarien eskubideen al­de. Plazan izango da. Aurre­tik, manifestazioa egingo da 19:30e­tan abiatuta.


Haurrentzako ipuinak, emanaldia eta zezen suzkoak
Haurrentzako ekintzak ere izango dira gaur. Eguerdian ipuin kontalarien istorioak entzuteko aukera izango dute Atsegindegin. Euske­raz eta arabieraz ariko dira. Arratsaldean, berriz, Dinbi Danba emanaldia izango da Hipo eta Tomaxekin. Eguna zezen suzkoarekin bukatzeko aukera izango dute.


Txapelketak ere bai
Txapelketa ezberdinak ere jokatuko dira: haur kategoriako amuarrain arrantza txapelketa, palankarien pro­ba eta plater tiroko txapelketa, hain zuzen.


Meza Nagusia 11:00etan eta koruaren emanaldia bertan
Hernaniko Parrokiak jakinarazi duenez, goizeko 11:00e­tan izango da Meza Nagu­sia, eguerdiko 12:00etan izan beharrean. Parrokiko korua bertan izango da

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!