«Ta San Juan beti zaitut goguan...»

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 24a, 02:00

Hernani, Santa Barbara eta Etxeberriko martxak en­tzun ahal izango dira gaur goizean Kaxkoko kaleetan barrena. Izan ere, haur danborrada izango da goizeko 11:30etatik aurrera. Urtero bezala, Santa Barbara eta Etxeberriko elkarteek antolatu dute haur danborrada. Denera, 5-12 urte bitarteko 80 haur inguruk hartuko dute parte; Santa Barbaratik 35 inguruk eta Etxeberritik 45 inguruk. Denak Santa Barbara elkartetik abiatuko dira eta elkartera itzuli aurretik pasako dituzte Kale Nagusia, Gudarien plaza, Kardaberaz kalea... Gutxi gorabehera ordu eta erdiko saioa eskainiko dute eta 10 bat abesti joko dituzte. Aipatutako martxez gain izango dira: Praskua­rena, Tatiago, Iriyarena...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!