Dantza Sueltoko Txapelketa izango da gaur arratsaldeko 18:00etan, Gudarien plazan. Bertan 9 herritako dantzariek hartuko dute parte. Honako herrietatik etorriko dira: Azpeitia, Oiartzun, Pasaia, Leioa, Santurtzi, Ba-rakaldo, Portugalete, Villabona eta Zizurkil. Iazko txapeldunak Leioako Haizea Ormaetxea eta Santurtziko Lander Kanpos izan ziren. Xabier Segura eta Lierni Martiarena hernaniarrak bigarren geratu ziren. Txapelketa, Hernaniko Udalak eta Kriskitiña dantza taldeak antolatu dute, urtero bezala.
Fandango eta arin-arina
Bikote bakoitzak fandango eta arin-arin bana dantzatuko dituzte. Fandangoa Txistulari Bandako kideek joko dute eta arin-arina trikitixaren doinura dantzatuko dute.
Epaimahaia Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko kideek osatuko dute. Irabazleek tailatutako oroigarri bana jasoko dute, besteak beste, eta lan horiek Gotzon Huegun artista hernaniarrarenak dira.
Hernaniarren erakustaldia
Aurten hernaniarrek ez dute txapelketan parte hartuko, baina bikote batek erakustaldia eskainiko du. Jon Gaztelumendi eta Garazi Lasa ariko dira dantzan.