Gaur, San Joan eguna, dianak esnatuko ditu hernaniarrak, bart oheratutakoak...

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 24a, 02:00

bolariek atzo festari hasiera emanda, gaur dianak esnatuko ditu hernaniarrak, bart oheratu zirenak. San Joan eguna dugu gaur, eta Musika Bandak eta Txistulari Bandak egingo dute lehendabiziko kalejira, 09:00etan, Gudarien plazatik. Palankari, amuarrain txapelketa, plater tiro eta mezaren ondoren, haurren danborradak beteko ditu kaleak, Santa Barbara eta Etxeberri elkarteetako gaztetxoenen eskutik. Musika faltarik ez da gaurkoan: Txistulari Bandak eta Musika Bandak kontzertu bana emango dute, munduko herri ezberdinetako musika emanaldia (Amher)... eta gaueko kontzertuak: Lisker taldea, Punk gaua, Gau horterua, Xalaparta txaranga eta Larrain dantza... Konponbide eta konpromezuaren aldeko ekitaldia ere gaur da, Gudarien plazan... eta hainbat ekitaldi gehiago.
Bolariak, atzoko omenduak Hernaniko bolariek bota zuten atzo txupinazoa, eta herritarren omenaldia jaso zuten, kalean eta udaletxean. 20 bolari inguru azaldu ziren bertara, eta denen izenean, Miguel Arrozpidek hitz egin zuen, udaletxeko balkoitik: «Hernaniarrak! Bolariekin jaiak hastera dijoazti. Nik badakit zuekin ondo pasako degula. Zuek badakizute hemen ez gaudela denok. Aber datorren urtean gaur hemen ez daudenak gurekin izaten diran. Eskerrak bolarien partetik. Ondo pasa! Gora San Joanak! Gora Hernani
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!