Nagusietan dago kakoa

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 23a, 02:00

Hernanik eta Donostiak final erdi gogorrak jokatuko dituzte gaur, 16:30etan, Hernanin.

Ojuelek eta Gorrotxategik konpromisozko partidua du­te gaur, Gipuzkoako Herri­ar­teko final erdietan. Joane­ko hiru partidu jokatuko dituz­te Hernanik eta Donos­tiak, 16:30etatik aurrera, ki­rol­degiko frontoian. Kade­tee­tan donostiarrak dira fabo­rito; jubeniletan hernaniarrak; eta nagusietan oso berdindua joango da. Afizioa­ren indarrak ere beharko ditu Herna­nik, gaur.


Loiarte eta Noble, partidurik galdu gabe
Kadeteetan Iker Loiarte eta Hodei Noble hernaniarrak latz ari dira jokatzen, eta partidurik galdu gabe daude. Gaur, maila honetako bikoterik onenetakoa izango dute aurrean, Chiapuso eta Aran­gu­ren; azken hauek dira fa­bo­rito, baina izerdirik bota gabe ez dira joango Herna­nitik gaur.


Urkizu eta Murgiondo, indartsu
Jubeniletan, Murgiondo se­ku­lako mailan ari da, eta Urki­zuk frogatu du asko jokatu de­za­keela. Bi hernaniarrak ate­rako dira faborito, donostiako bikote irregularraren kontra.

Nagusietan, espektakulua
Nagusietan egon liteke kakoa, eta baita espektakulu latza ere, gaurko jaialdian. Baez IIa eta Arzelus dira kategoriako onen­tsuenak, eta Gorro­txategi joku puntu onenean egon ez arren, edozeini neurria hartzeko gai da, eta gehiago, Ojuelek azken aldiko sasoia eta errematea ateratzen baditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!