igerileku irekietan sartzeko 8 sarrera zozketatu ditu aste honetan Dobera-Kronikak bazkideen artean, eta saria honako bi bazkideei tokatu zaie: Iñigo Larrañaga Aranburu eta Manu Carrasco Hernándezi. Bakoitzak 4na sarrera ditu, beraz, igerilekuetara nahi dutenean joateko. Zorionak biei!
Dobera Euskara Elkartea eta Hernaniko Kronika bazkide kanpainan dira, eta astero ari dira sariak zozketatzen, bazkideen artean. Bazkide egiteko aukera dago,
35 euroan, leku hauetan: Oindi, Aitanetxe, Kixkal, Garin, Kide, Udal Liburutegia, Dorronsoro (goia) eta Urbieta kopiak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!