Bolariek gaur egun haundia dute, festei hasiera emateko txupinazoa beraiek bota behar baitute. Arratsaldean ere, beren ofizioari segi, eta Hernaniko Txapelketako bigarren tiraldia egingo dute Goiz Eguzkiko bolatokian, 18:00etan. Hirugarren eta azken tiraldia 25ean dute, Floridan, Benta Berriko bolatokian. Joan den astean Ereñotzun jokatu zen lehenengo tiraldia, eta Jose Ugalde izan zen abilena; 32 brila bota zituen. Gero, enpatea, 31na brilarekin: Aritz Zerain, Miguel Burugain, Antonio Miner eta Ibon Miner.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!