Hernaniarrei deia, gaur Anoetara joateko

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 23a, 02:00

Gaur jokatuko da emakumezkoen euskal futbol selekzioaren partidua 16:30etan Anoetan, Euskal Herria eta Eslovakiaren artean. Hernaniko emakume kirolariek dei egin diete hernaniar guztiei bertara azaltzeko, euskal selekzioa animatzera, eta aldarrikapenekin bat egitera. Lema: Eskubide guztien jabe, emakumeok zelai debekatura jauzi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!