Urtero bezala, San Joan jaietan zehar, musika eskaintza zabalaz gozatzeko aukera izango da txosna gunean eta bertan den Molotoff Irratiaren agertokian. Musika eskaintza egunero-egunero izango da, gaueko 23:00etatik aurrera. Gaur, esaterako, Reggae gaua izango da Hernaniko irrati libreak eskainiko duena: Arrastaka Sound Sistem, Kale Nausiko Sound Sisterra eta Revolutionary Brothers. Txosna Batzordeak, berriz, Sound System.
Punk gaua eta
‘Gau horterua’ bihar
Bihar, Punk gaua antolatu dute Molotoff Irratiko agertokian. Achtung taldearen kontzertuaren ostean, hainbat Dj-ren emanaldia izango da. Txosna gunean, berriz, Gau horterua antolatu dute. Kontzertuak izango dira eta ondoren musika jartzaileak.
Gainontzeko egunetan ere musikaz gozatzeko aukera ederra izango da: rap, hip hop, gau elektronikoa...
EGITARAUA:
Ekainak 23, gaur:
23:00, Reggae gaua Molotoff Irratiaren agertokian.
23:00, Sound System txosna gunean.
Ekainak 24, bihar:
23:00, punk gaua: Achtung
taldearen kontzertua eta ondoren, Dj Nokono, Dj Iñigito, Dj Dani... Molotoff Irratiaren agertokian.
23:00, ‘Gau horterua’ kontzertuak eta Dj-ak txosna gunean.
Ekainak 25, astelehena:
23:00, Gau elektronikoa Molotoff Irratiaren agertokian.
23:00, Dj-ak txosna gunean.
Ekainak 26, asteartea:
23:00, Binilozko Xiringak Molotoff Irratiaren agertokian.
23:00, Dj-ak txosna gunean.
Ekainak 27, asteazkena:
23:00, Rap, hip hop eta ragga
dancehall Molotoff Irratian.
23:00, azken gaua dantzan txosna gunean.