34 batelek hartu zuten parte, Fermin Etxeberriaren omenezko estropadan

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 23a, 02:00

Estropada jokatu zen Elorrabin joan den asteburuan, Fermin Etxeberria zenaren omenez. 34 batelek hartu zuten parte, besteak beste, Tolosaldeak, Fortunak, Hibaikak... Sailkapen probak jokatu zituzten lehendabizi, eta ondoren, maila bakoitzeko finalak. Hernaniar finenak mutil jubenilak izan ziren, euren estropada irabazita. Mutil infantilak ere ez ziren gaizki aritu, finalerako pasea lortu baitzuten; azkenean, bigarren bukatu zuten. Neskak eta kadeteak berriz, finalera sailkatzeko bidean geratu ziren, sailkapen proban hirugarren postuan bukatuta. 12 urteko gazteei dagokienean, lehia gogorra jokatu zuten. Eta azkenik, beteranoetan, Hernanik ezin izan zuen Fortuna gainditu. Egun ederraz gozatu zuten Elorrabira gerturatutakoek; ikusle ugari elkartu zen ibai ertzean eta estropadak ere, ederrak izan ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!