Gerardo Plazaren omenezko xake proba jokatu zen joan den larunbatean Plaza Berrin. Giro polita izan zen, partehartzaile mordoxka gerturatu baitziren. Proba Hernanik irabazi zuen, Grosen kontra 8-6 nagusituta. Nazioarteko bi maisuen kontra, momentu berean jokatzeko aukera izan zuten partehartzaileek, eta kasu honetan, Jesus Navascues izan zen garaile. Gaztetxoen partehartzea ere azpimarratu nahi dute antolatzaileek, 25 neska-mutil gerturatu baitziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!