125 gimnastek hartu zuten parte Kiroldegian, urte bukaerako erakustaldian

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 23a, 02:00

Urte osoan ikasitakoa erakusteko aukera izan zuten Hernaniko taldean aritzen diren gimnasta txiki eta gazteek. 125ek guztira, zinta, baloi eta bestelakoekin ongi entsaiatutako erakustaldiak eskaini zituzten, Kiroldegian. Ikuskizuna joan den igandean izan zen, eta harmailak leporaino bete ziren, guraso, senitarteko eta lagunekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!