Asier Tejada nagusi, plenoa eginda

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 23a, 02:00

San Joan Saria jokatu zen joan den asteburuan Santa Barbaran. Probintzia mailako tiraldia izan zen, eta 39 tiratzailek hartu zuten parte. Onena, jokoan zeuden 25 plateretatik guztiak botata, Asier Tejada izan zen. Beteranoetan onena, Xabier Mujika izan zen. Aurreneko emakumea berriz, Igone Mantzizidor. Eta junior mailan punteria onena erakutsi zuena Ivan Lasa izan zen. Pablo Tejada berriz, hirugarren geratu zen Gipuzkoako uso kume tiraldian. Horrez gain, herri mailako txapelduna ere izan zen, Txantxangorri elkarteko bazkide hau.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!