Bihar aurkeztuko dute Bilbon Eusko Label Sagardoaren 2011ko uzta. %100 bertako sagarrarekin egindako eta Azti fundazioak zertifikatutako sagardoa probatzeko aukera izango da, tartean Hernaniko Iparragirre eta Itxasburu sagardotegietakoa. Bihar, 11:30etatik 14:00etara, Bilboko Areatzan. Hernaniko txalapartariek eta Maialen Lujanbio bertsolariak emango diote hasiera ekitaldiari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!