Herriarteko txapelketan finalerdietan da Hernani, eta bihar jokatuko dituzte lehenengo hiru partiduak Donostiaren kontra. Aurkari gogorra da Donostia, eta zale guztien bultzada estimatuko dute hernaniarrek, 16:30etatik aurrera Hernaniko kiroldegian jokatuko diren hiru partiduetan. Kadeteetan ariko dira: Iker Loiarte eta Hodei Noble; jubeniletan, Iñigo Urkizu eta Aritz Murgiondo; eta nagusietan, Paul Ojuel eta Aitor Gorrotxategi. Kadeteetan Donostia da faborito; jubeniletan, Hernani; eta nagusietan ez bat eta ez beste.
5 final gaur
hernaniarrek
Euskal Herriko Trinkete finala jokatuko dute gaur 18:00etan, Bilbon, Irazustabarrenak eta Semperrek (jubeniletan) eta Perez eta Ugaldek (nagusietan).
Irungo Kurpil Kirolak Torneo ezagunean, hiru hernaniar ariko dira finaletan, gaur, 18:30etan, Irunen. Etxegoien (jubeniletan) eta Esnal-San Sebastian (nagusietan).