Bozina hotsa ezaguna du butano-kamioiak, eta atzo berriz entzun zen Hernaniko kaleetan, hilabete eta gero. Makina bat hernaniar zain zegoen kalean, bonbona hutsak ere ikusi zitezkeen portaleko atarietan, eta denek gauza bera esaten zuten: «Bazan garaia!». Hernaniko almazenak ia hiru aste daramazki itxita, eta orain Goierriko Gas Garin enpresari eman diote ardura, butanoa Hernanira ekartzeko. Bitarte horretan, ordea, jendeak bere kaxa ibili behar izan du butanoa ekartzen. Oraindik ez dakite zenbatean behin etorriko den kamioia, baina atzo behintzat, batzuk izan zuten aukera, bonbona betea etxean bertan hartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!