Kontzertuz betetako ostirala izango dugu gaur Hernanin. Festarik haundiena 23:00etatik aurrera izango da, Gudarien plazan eta Tilosetan, bertan 4 kontzertu antolatu baitituzte. Berriak elkarteko tabernariek antolatuta, Los del Gas eta Iam Raros taldeak joko dute, gaur, 23:00etatik aurrera, Gudarien plazan. Bestalde, Tilosetan, The Zepo eta Desastrozombies taldeak ariko dira, 23:00etatik aurrera, baita ere. Txosna gunean, Molotoff gaua antolatu dute Molotoffeko txosna ondoan, eta azkenik, DJak ariko dira, Txosnetan bertan.
Doinu Zaleko ikasleak
Horrez gain, eta urtero San Joan aurretik egiten duten legez, Doinu Zale musika eskolako ikasleek kontzertua emango dute Biterin, 18:00etatik aurrera.