Butano-kamioia Hernanin ibiliko da, gaur

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 21a, 02:00

butano kamioia Hernaniko kaleetan ibiliko da gaur, goiz guztian. Butanoa nahi dutenek, aukera izango dute beraz, bihar, butano bonbona etxean jasotzeko. Gas Garin enpresak jakinarazi du, Hernaniko kaleak oraindik ez dituela ondo ezagutzen, eta bihar horregatik pasako dela kalez kale, herria ezagutzeko. Hernaniko almazena orain dela bi aste itxi zuten, eta butanoa Goierritik ekar­tzen ari dira azken bi asteetan.

Butanoa non erosi
Bestalde, Gas Garinek jakinarazi du, butano bonbonak gasolindegi hauetan daudela: Lasarten (Zirkuito, 8), Zarautzen (Iñurritza), Oiar­tzunen bi (N1 eta Araneder), Donostian hiru (Bidebietan bi eta Ibaeta-Antiguon bat), eta Irunen bi. Hernaniko gasolindegietan ez dago bonbonarik, lehen almazena Hernanin zegoelako. Urnietan ere erosi liteke bonbona, hernaniar batek bai­no gehiagok Kronikari jakinarazi dionez, eta Kronikak konfirmatu duenez. Man­te­ro­la pentsu almazenean erosi liteke (Erratzu poligonoan).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!