Bi porrotekin, baina gustora bukatu dute denboraldia neskek

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 20a, 02:00

Mutiletan, Hernani azken fasean da, Estatuko Zazpiko Txapelketan.

Mungian bi partidu galduta, bukatu da denboraldia Hernaniko nesken taldearentzako. Euskadiko Zazpi­ko Kopa jokatu zuten larunbatean, eta gustora eman diote bukaera lehendabiziko denboraldiari; bi partiduak galdu badituzte ere: Uribeal­dearen kontra 10-39; eta Getxoren kontra 5-36.

Azken fasean, mutilak
Estatuko Zazpiko Txapelke­tan, Hernani azken fasera pasa da. Lehendabiziko fasean bosgarren postuan bukatu dute, 4ko ligillatik kanpo geratu, eta zillarrezko kopan finala irabazita, 27-26, Bera-Beraren kontra. Bosgarren postu horrekin, La Nucian (Alicante) ariko dira, azken fasean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!