Galarretako proiektua aurrera dijoa, eta laister hasiko dute bigarren fasea; urbanizazioa, hain zuzen ere. Miramongo parke teknologikoa haunditzen ari dira Galarretako lurretan, eta dagoeneko lehenengo fasea oso aurrera dijoa. Bigarren fasea lizitaziora orain aterako da, eta berehala hasiko dira lanak. 2013rako bukatuta edukiko dute. Urbanizazio lanetan sartzen dira: bideak, inguruko eraztun berdea, 250 metro luzeko boulevard ekologikoa, aparkalekuak, eta lur sailak banatzen hastea I+G+b zentroak jartzeko eta zentro teknologikoak jartzeko.
Enpresei bulegoak alokatu
2013an bukatuko dituzte urbanizazio lanak, eta enpresek bere egoitzak jartzeko sailak hor izango dituzte, urbanizatuta. Teknologi Parkeak ere eraikuntza batzuk egiteko asmoa du, gero enpresei bulegoak alokairuan eskaintzeko.