Hernaniko almazena itxita, Goierritik ekartzen ari dira butanoa

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 20a, 02:00

Gas Garin enpresak ekartzen du orain butanoa Hernanira, eta hala segiko dute, Repsol enpresak besterik esan arte. Gomendatu dute butanoa Repsol gasolindegietan erostea (Lintzirin, Antiguo -Infierno-).

butano bonbona azkar nahi due­nak Repsol gasolindegian erosi be­harko du hemendik aurrera (Kronikak jakin ahal izan duenez, Lin­tzirinen eta Antiguo -In­fier­no- badago. Errekalden ez). Hernaniko butano almazenak itxi egin du eta horrek konplikatu egin die kontua, bonbona azkar nahi dutenei. Hernaniko Ramon de Ur­qui­jo almazenak orain bi aste itxi zituen ateak. Orain Goie­rritik ekartzen dute butanoa; Deskargatik, hain zuzen ere. Gas Garin enpresak hartu du ardura hori, Repsolek hala aginduta. Repsolek Kronikari jakinarazi dio ahalik eta azkarren konponduko dutela arazoa. Bitartean, ahalegin guztia egiten ari dira banaketa on bat egiteko.

«Ez dugu inor utziko bonbona gabe»
Gas Garin enpresak bertaraino eramaten die butanoa taberna eta jatetxeei, eta baita industrialdeei ere. Etxez etxe ordea, ezin dira ibili egunero, eta horregatik esan dute, egokiena dela gasolindegietara joatea. Hala ere, norbaitek arazoa balu gasolindegira joateko, moldatuko omen dira bonbona etxeraino eramateko; baina gehixeago itxoin beharko dute, «ez dugu inor utziko bonbona gabe. Telefonoz deitu dezala gasolindegira joan ezin duenak, eta moldatuko gara berarekin». Honakoa da telefonoa, bonbona eskaera egiteko, eta informazio gehiagorako:  943 882 576. Gaur egun, butano bonbonak 15,53 euro balio ditu, eta propanoak, 13,67 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!