34 batel eta giro espeziala, joan den asteburuan Hernaniko uretan. Elorrabiko parean jokatu zen estropada, eta emaitza onak lortu zituzten hernaniarrek. Jubeniletan irabazi, infantiletan bigarren, eta beste hainbatetan fineletik oso gertu. Arraun elkarteko arduradunak balorazio ona egin dute, ikusle ugari gerturatu omen zelako Urumeako bazterretara, estropada ikustera.
Irabazleak, hauek: alebinetan, Hernani A (nahasian jokatu zuten); kadeteetan, Getaria; infantiletan, Tolosaldea; jubeniletan, Hernani C; beteranoetan, Fortuna.