Hernaniko pelota eskolak etorkizun oparoa duela ikusi zen joan den asteburuan kiroldegiko frontoian. Hernaniko Torneoko finalak jokatu ziren, haurren mailakoak, eta giro bikaina izan zen bertan, ikusle dezente izan baitzen. Guztira zazpi final jokatu zituzten, etorkizuneko izar berriek.
Benjamin, alebin eta infantiletan, irabazleak hauexek: paletan, Etxeberria-Etxeberria, Tejedor-Tolosa eta Irigoien Cabrera.
Eskuz binaka, benjamin 2garren maila txapeldun: Ruiz-Garmendia; benjamin 1go mailan, Garmendia-Oiartzabal. Alebin 2garren mailan, Blanco eta Ezeiza; alebin 1go mailan, Gorostidi-Arizmendi.
Urkizu, txapeldunorde
Herrerako Torneoan, jubeniletan, Iñigo Urkizu hernaniarrak eta Alberdi urretxuarrak finala galdu zuten 22-17, Maiza-Jauregiren kontra. Bigarren saria ederra da, hernaniarrarentzat.
Hernaniko Txapelketa
EMAITZAK
Paleta benjaminak:
Etxeberria - Etxeberria 20
Tolosa - Urdangarin 14
Paleta alebinak:
Tejedor - Tolosa 20
Azkue - Encinas 16
Paleta infantilak:
Irigoien - Cabrera 20
Mujika - Ugalde 8
Ezkuz binaka benjaminak 2.a:
Ruiz - Garmendia 16
Burugain - Urbistondo 8
Eskuz binaka benjaminak 1goa:
Garmendia - Oiartzabal 16
Uitzi - Tejedor 12
Eskuz binaka alebinak 2.a:
Blanco - Ezeiza 16
Urretabizkaia - Aristimuño 9
Eskuz binaka alebinak 1goa:
Gorostidi - Arizmendi 16
Elorza - Apaolaza 15