Proba psikotekniko bat zer da?  Nola gainditu? Tailerra, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 19a, 02:00

Proba psikoteknikoei bu­ruz hitz egingo dute ostegunean, 10:00etatik 12:00etara, eta interesa duten guztiak azaldu litezke bertara. Her­naniko Udaleko Daiteke Orien­tazio Zerbitzuak antolatu du tailerra, eta asmoa da, lan bila dabiltzanak prestatzea, proba psikotekniko bati aurre egiteko. 

Proba bat edo beste egingo dute tailerrean, eta horrez gain ikusiko dute, proba horietan zer bilatzen duten, emaitzei begiratu bat eman...

Apuntatzeko, bi telefono
Langabezian egon edo lanean aritu, berdin-berdin apuntatu liteke ikastarora. Ikastaroa dohainik da, eta bihar da izena emateko azkeneko eguna. Daiteke Orientazio Zerbitzura deitu behar da, eta bi telefono jarri dituzte horretarako: 943 575 424 eta 688 875 346.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!