Kontzertu eta emanaldiz betea dator Hernanira San Joan aurreko astea. Bertsoa asteazkenean, abesbatza ostegunean, eta denetik ostiralean, ez da aspertzeko betarik izango astean zehar.
Maialen Lujanbio eta Unai Agirre ariko dira asteazkenean bertsotan, Txema tabernan, bi musikariren laguntzarekin: Mireia Otzerinjauregi eta Juan Luis Aranburu. Banaiz Bagara taldeak antolatu du, etorkinei euskera eta euskal mundua gerturatzen laguntzen dien taldeak. Saio partehartzailea egingo dute, eta gai-jartzaileak badituzte sei dagoeneko: Koldo, Touffic, Viki, Adama, Rosy eta Petra.
Ozenki, Gurian
Guria tabernan kontzertua dute, ostegunean, 19.30etatik aurrera. Ozenki abesbatzak eskainiko du kontzertua, eta giro ederra izango dela aurreratu dute antolatzaileek.
Biterin hasi,
Tilosetan bukatu
Doinu Zale musika eskolak kurtso bukaerako kontzertua du ostiralean, 18:00etan Biterin: esku-soinua, trikitixa, pianoa, gitarra, eta bateria eta abesbatza.
Gauean, 23:00etatik aurrera, hiru kontzertu izango dira: The Zepo (Tilosetan), eta DJak eta Molotoff irratiko partaideen saioak, Txosnetan.