Tuppersex ikastaroa bihar, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 18a, 02:00

AEKko Zilegi Eskolen barruan, tuppersex ikastaroa izango da bihar Astigarragan. Bertan azalduko dute jostailu erotikoak, olio bereziak, kosmetika erotikoa, eta orokorrean, giro erotikorako produktuak nolakoak diren eta zertarako balio duten. Goizeko 09:30etatik 11:30etara izango da kultur etxean. Herritar guztien­tzako irekia da. Prezioa: 5 euro. Izena emateko eta informazio gehiagorako: 607 592 864, 607 610 687, zilegieskola@aek.org edo zilegieskola.blogspot.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!