EReñotzuko San Antonio jaiak atzo bukatu ziren. Igandea izanik, aurreko urteetan egin bezala, diana, sagardo probaketa eta bertso jaialdia izan ziren eguna girotu zutenak.
Eguraldia lagun, eguerdi partean, herritar ugari bildu zen plazan sagardo probaketaz gozatzera. Zazpi sagardo desberdin izan ziren aukeran eta txorixo pintxoak ere bai, sagardoari laguntzeko.
Arratsaldean, punta-puntako bost bertsolariren saioak jarri zuen saltsa. Bertso saioaren ostean, suziriak jaurtiz agurtu zituzten festak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!