Urumearen garbiketari buruz hitz egiteko bilera, asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 18a, 02:00

Urgarden, Gi­puz­koa­ko ibaietako honda­kinak garbi­tzeko asmoz sortu den bo­luntario taldea da. Besteak beste, Urumea garbitzen hainbat saio egin ditu. Hernaniko zatian, esaterako, martxoaren bukaeran aritu ziren taldekideak, hainbat herritarrekin batera. Aurrera begira ere garbiketarekin jarraitzeko asmoa azaldu dute eta herritarrei informazioa zabaltzeko bilera antolatu dute. Bilerara azaltzeko dei egiten diete Hernaniko talde ezberdinei eta herritar guztiei. Bilera, asteazkenean izango da arratsaldeko 19:30etan, Biterin.

3 kontenedore
zaborraz beteta

Martxoaren 24an aritu ziren 20 kolaboratzaile Urumea garbitzen, Hernanin. Ibaian zegoen zaborra biltzen aritu ziren: neumatikoak, aulkiak, teilapeak, bidoiak, plastikozko poltsak... Guztira, 3 kontenedore bete zituzten. Eta oraindik bada zer garbitu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!