Argazkiak, zeramika, talla... 150 ikasleren lanak ikusgai, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 17a, 02:00

Lanak ekainaren 20ra arte egongo dira ikusgai, 18:00etatik 20:00etara. Bertan izaten dira, turnoka, lanak egin dituzten ikasleak.

ehundik gora hernaniarrek hartzen dute parte urtero-urtero Biteriko ikastaroetan. Urritik ekainera izaten dira, eta ikasitakoa erakusgai jar­tzen dute beti, San Joanen aurretik. Argazkiak, zeramikak, pintura, egur tailak eta bi­txikerien lanak daude bertan, ikastaroetako 150 ikaslek eginak. Zortzi irakasle izan dituzte bidelagun, materia bakoitzean espezializatuak, erakutsi eta laguntzeko: Na­gore Legarreta, Oihana In­sausti, Gema Duran, Peio Goe­llo, Patxi Monreal, Go­tzon Huegun eta Merce Mar­tinez. Herritar ugari ari dira gerturatzen erakusketa ikustera, eta oraindik pasa ez direnek ekainaren 20ra arte dute aukera; astez, 18:00etatik 20:00etara, Biteriko erakusketa gelan. Ikasleak, anfitrioiak Lanak egin dituzten ikasleak ari dira txandaka, anfitrioi lanak egiten. Gerturatzen direnei ongi etorria egin, eta azalpenak eman behar izanez gero, ematen. Kronikak Eva Martin, Pepa Mujika, Maria Antonia Roteta eta Manuel Garcia topatu ditu bertan, euren txanda eginez. Eva Martinek eskulanetako ikastaroa egin du aurten, aurreneko aldiz. Gustura dago ikasitakoarekin eta esperientziarekin, eta ez du zalantzarik; datorren urtean ere, bertan izango da. Pepa Mujika eta Maria Antonia Rotetak pintura ikastaroak egin dituzte; eta Manuel Garciak egur talla. Hauek bezala, ikastaroetan parte hartzen duten ikasle gehienek daramakite urte bat baino gehiago; eta badira 12 urte daramakizkitenak ere; diotenez, urte batean ezin da nahi adina ikasi. Hala dio Manuel Garciak, erakusgai duen egur taila begiratuz: «tek­nika ondo ikasteko urtebete baino gehiago behar da» Taldeak 10-12 ikaslekoak izaten dira, eta lau hernaniarrek azaldu dutenez, goiz eta arratsalde pasa entretenigarriak izaten dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!