Bertso saio musikatua asteazkenean, Maialen Lujanbiorekin

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 17a, 02:00

Banaiz Bagara elkarteak bertso saio musikatua eta parte hartzailea antolatu du asteazkenean. Maialen Lujanbio ariko da bertsotan lagun sorpresa batekin. Musika, Mireia Otzerinjauregik eta Julian Cobzaruk jarriko dute. Gai emaileak, berriz, honakoak izango dira: Koldo, Touffic, Viki, Adama, Rosy eta Petra. Arratsaldeko 20:00etan izango da Txema tabernan. Sarrera, debalde.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!