Ohitura bihurtuko zutela esan zuten eta aurten ere deialdia egin dute Koadrila Egunean bibote edo Frida Kahloren gisara bekainbakarrarekin azaltzeko Molotoffeko txosnara. Bertan, famili argazkia aterako dute. «Xabier Azkargotak ez digu konfirmatu azalduko denik, baina hain bibote ilustrerik gabe ere moldatuko gara aurtengoagatik», azaldu dute. Zita beraz, ekainaren 25ean gaueko 00:00etan, txosnan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!