San Joan suarekin eta Sokamuturrarekin kontuan hartu beharreko, hainbat gomendio

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 17a, 02:00

Sutara ezer ez botatzeko eta ikusle eremua errespetatzeko eskatu du Udalak. Sokamuturrean, atariak giltzatzea ere gomendatu du.

Urtero bezala, Udaleko Babes Zibileko Sailak eskatu du, arauak errespetatzea San Joan jaiak ahalik eta ondoen bizitzeko. Babes Zibilak emandako arauak San Joan suaren eta Sokamuturraren inguruan dira. San Joan suari dagokione­an, jakinarazi dute, auzoe­tan suak egiteko arauak eta gomen­dioak biltzen dituen Bandoa Udaletxeko arku­peetan da­goela jarria. Gudarien plazako suari lo­tuta, berriz, azaldu dute, Kax­koko eraikin askok egu­rrezko estrukturak edota egurrezko elementu asko dituztela eta sua zabaltzeko arrisku haun­dia dagoela. Hori dela eta, sua­ren inguruan egiten diren eki­taldiak buka­tu ondoren (23:00), udal langileek sua itza­liko dute eta geratuko di­ren honda­kinak jasoko dituz­te. Horretaz gain, ikusleen­tza­ko hainbat gomendio eman dituzte: ez bota ezer sutara eta errespetatu ikus­leentzako eremua; hau da, ez sartu hesien bidez muga­tutako segurtasun eremuan.

Sokamuturrean, 16 urte beherakoek debekatua
Ekainaren 25ean, 26an eta 27an Sokamuturra egingo da goizeko 07:30etik 09:00etara. Ibilbidea, honakoa: Gudarien plaza, Kardaberaz kalea, Felipe Sagarna Zapa kalea eta Kale Nagusia. Ibilbidearen atariak barrutik giltzatuta egotea eskatzen du Babes Zibilak eta bizilagunak kale­ra ez ateratzea ekitaldiak irau­ten duen bitartean. Ho­rrez gain, gogorarazi du 16 urtetik beherakoek ezin du­te­la Sokamuturrean parte har­tu.

Batzuk ondo pasatzeko beste batzuek lan
Pertsona askok beraien jaiei uko egiten diete gehiengoak ahalik eta modurik onenean bizitzeko jaiak. Hori dela eta, Udalak gogoan izan nahi ditu San Joan jaietan herri­tarren segurtasuna berma­tzeaz arduratzen diren langi­le guztiak: udaltzainak, su­hil­tzai­leak, udaleko zerbi­tzuetako langileak, DYAko kideak eta abar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!