Koadrilen arteko harremanak indartuta, bukatu dira Olinpiadak

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 17a, 02:00

Putreak izan dira irabazleak. Bestalde, sagardo probaketa eta bertso jaialdia izango dira gaur Ereñotzun, San Antonioak agurtzeko.

Hernaniko koadrila ez­ber­dinen arte­ko harremanak in­dar­tzeko eta herriari bizi­tasuna ema­teko helburuare­kin antola­tu dira aurten ere Olinpiadak, eta helburua beteta, atzo bu­katu ziren. Ereñotzun San An­tonioak direla aprobetxa­tuta, bertan jokatu zen finala. Azken proba honetan, herri kirolak egin zituzten. Giro ederrean ibili ziren probetan eta baita ondorengo bazkarian ere. Arratsaldean, amaiera eki­tal­­­dia egin zuten eta sariak ba­natu zituzten. Putreek esku­ratu zuten lehenengo saria, ondoren Izenik pe taldeak eta hirugarren postuan geratu zen Nola leike. Horrez gain, pu­blikoak Her­nani Kani aukeratu zuen talde faborito eta kar­toizko poligono bat jaso zuen. Taldeak bideo bat prestatua zuen eta hori ikusteko aukera ere izan zen. Bestalde, Salda badago eta Urumea kaga y mearen arteko desafioa egin zen. Arratsaldetik aurrera egu­ral­di­­ak ez zuen lagundu, baina festak jarraitu egin zuen Ereño­tzun. Laiotz taldearekin goizal­de­ra arte izan zen parranda.

7 sagardo aukeran
Olinpiadak bukatu dira, baina San Antonioei gaurko eguna ge­ratzen zaie oraindik. Eta ez da egitarau makala gaurko pres­tatu dutena. Goizean Dia­na izango da bailaran barrena eta ondoren, sagardo proba­ke­ta plazan. Zazpi sagardotegita­ko sagar­doa izango da auke­ran: Elu­txeta, Iparragirre, Elo­rrabi, Otsua-Enea, Olaizola, Goiko-Lastola eta Larre-Gain.

Puntako5 bertsolari
Arratsaldean bertso jaialdia izango da. Punta-puntako bost bertsolarik girotuko dute plaza: Maialen Lujan­bio, Agin Rezola, Sustrai Colina, Alaia Martin eta Andoni Egaña. Bertso saioaren ostean, jaietako errifaren zozketa egingo da eta segidan, jaiei amaiera emango zaie suzi­riekin.

EGITARAUA:

08:30, Diana Hernaniko txistulariekin.
11:30, sagardo probaketa plazan, Ur Miak antolatuta.
18:30, bertso jaialdia, errifaren zozketa eta suziriak.

Elizkizunak San Antonio parrokian:
10:00, Meza Nagusia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!