Xalaparta elkarteak 30garren urteurrena ospatu zuen atzo bazkari ederraren bueltan eta horrez gain, Empar Pineda hernaniarra izendatu zuen Hernaniar Bikain. Pineda feminista ezaguna da eta sari ugari jasoa egindako lanagatik, eta aitortu zuen jasotako sari guztien artetik azken honek egin diola ilusio gehiena. «Saria zure herriak ematea berezia da». Bere ibilbidean lortutako guztia bere familiari eta lagunei esker izan dela azpimarratu zuen eta edozer gauza lortzeko kolektiboaren beharraz ere hitz egin zuen. Bihotzez eskertu zuen saria.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!