ekaina hasieran irabazi zuen kadete mailako Hernanik Euskal Ligan jokatzeko play offa, Amorebieta eta Laudio gainditu ostean. CD Hernanitik gogoratu nahi dute, Hernanik historian aurreneko aldiz jokatuko duela Euskal Ligan eta egindako lana azpimarratu nahi dute: «Erlantz Mendiable eta Aitor Veak entrenatzen duen taldeak lan bikaina egin du, partidu bat bera ere galdu gabe. Datorren urtean Reala, Athletic eta Eibarren kontra neurtuko dituzte indarrak, besteak beste.
Azpimarratu nahi dute taldeko 22 jokalarietatik 21 hernaniarrak direla: «Hernanik harrobia lantzen du, eta gaur egun oso harro gaude klubaren filosofiagatik».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!