Bigarren Hezkuntzako 250 ikasle, euskeraren aldeko lip dubean

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 16a, 02:00

euskeraren egunerako zerbait berezia egin nahi, eta lip duba grabatzea erabaki zuten Bigarren Hezkuntzako ikasleek. Bost hilabete pasa dira ordutik, eta Karmelo Labakako Gizarte eta kultura animazioko ikasleek lagunduta, bukatu dute hasitako lana. 250 ikaslek hartu dute parte euskeraren aldeko lip dubean. Guztia Santa Barbarako eraikinean grabatu dute, albokaren doinupean. Ikusi nahi duenak animazaitez.blogspot.com helbidean du.

«Zaila izan da, baina esperientzia ona»
Karmelo Labakan Gizarte eta kultura animazioko zikloa dagoela aprobetxatuta, euren laguntza eskatu zuten Santa Barbarako ikasleek. Hauek ezin ezetzik esan, eta lip dubaren produkzio guztiaz arduratu dira. Olatz Etxebeste eta Joseba Sanz irakasleak izan dituzte lagun, eta azken honek azaldutakoaren arabera, proiektua ez da erraza izan: «ez da lan makala izan; 250 ikaslek agertu behar zuten, eta antolamendua, gidoia, musika, zein non jarri... dena hartu behar zen kontuan». Zikloa 24 ikaslek ikasten dute, eta hauek hiru taldetan banatu dituzte, lana behar bezala antolatzeko: «talde kreatiboa, logistikoa eta teknikoa aritu dira lanean. Kreatiboak guztia antolatu du; logistikako taldea koordinazioaz arduratu da; eta teknikoa grabazioaz eta ondorengo produkzioaz».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!