Ia atsedenik hartu gabe, beste zita bat dute gaur Hernaniko 4 triatletek: Xabat Aizpioleak, Edu Carrerak, Igor Elizegik eta Ane Marinek. Bizkaialdean dute txapelketa, Lekeitioko Sprint triatloia. Probak, ohi bezala, gogorrak izango dira: lehendabizi, 750 metro egin beharko dituzte igeri; ondoren, 20 kilometro bizikletan; eta errematea korrika emango dute, 5 kilometrotan.
Joan den astean
Zarautzen eta Donostian
Edu Carrera eta Asier Ocon triatletak Zarauzko triatloi ezagunean izan ziren joan den astean. Carrerak 198garren bukatu zuen, 5 ordu, 3 minutu eta 26 segunduko denbora eginda; Oconek aldiz, 347garren postuan amaitu zuen, 5 ordu, 26 minutu eta 43 seguduko denbora eginda.
Donostiako Sprint tritloiean ere izan ziren hernaniarrak. Xabat Azpioleak 52garren bukatu zuen, 1 ordu 11 minutu eta 06 segunduko marka eginda; Lander Muñoak 145garren, 1 ordu, 18 minutu eta 16 segundu eginda; 147garren Iñaki Eizmendik, 1 ordu, 18 minutu eta 17 segundutan bukatuta; eta 271garren Asier Oconek, 1 ordu 27 minutu eta 28 segunduko denbora eginda. Emakumezkotan, Ines Arreitunandia 22garren geratu zen, ordu 1, 26 minutu eta 40 segundutan amaituta.