ESTROPADA jokatuko da gaur Elorrabin, Fermin Etxeberria zenaren omenez. Gipuzkoako txapelketan lehiatu diren Hibaika, Tolosa, Zarautz, Getaria eta Hernanik jokatuko dute estropada lehendabizi, infantil, kadete eta jubeniletan, neska zein mutilen mailetan. Ondoren, Hernaniko beteranoen eta Fortunakoen arteko lehia ikusgarria izango da. Eta azkenik, denboraldian zehar arraunean ikasten aritu diren alebin mailako neska-mutilen estropada jokatuko da.
Memoriala goizeko 11:00etan hasiko da Elorrabin. Bukatuta, arraun elkarteko kideak, entrenatzaileak eta gurasoak bazkari eder baten bueltan elkartuko dira, Elur Txori elkartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!