San Joan jaiak iragartzeko kontzertua gaur izango da 22:30etan, Plazan. Urteko kontzerturik garrantzitsuenean, ohiko taldeez gain, herriko beste hiru taldek hartuko dute parte: Hernasax saxofoi taldeak, Kantaita taldeko kide batzuk eta Akelarreko beste batzuk. Hernasax taldeak bi abesti eskainiko ditu txistulariekin batera. Kantaita taldeko kideek, berriz, interpretatuko dute, talde osoak San Joan bezperan suaren inguruan eskaintzen duen errituala. Eta Akelarreko kideek San Joan bezperan egiten duten Sorgin dantzaz gozatzeko aukera eskainiko dute. Bost zuzendarik hartuko dute parte kontzertuan: Garbiñe Orbegozo, Igor Arroyo, Maribel Insausti, Patxi Apezetxea eta Zipri Otxandorena. Eta zuzendari artistikoa Ruth Martin izango da. Aurkezle lanetan Idoia Noble eta Jon Odriozola ariko dira.
EGITARAUA:
n Nafarroako Gorteen
ereserkia
n Dantza eta agurra
n Bi doinu atzerritar
n Carmina Burana:
Tanz
Fortune plango
O fortuna
n Donostia
n Redemption song
n Euskal Herria kantuz
n Kantaita
n Sorgin dantza
n Mendirik mendi
n San Joan zortzikoa