Dena prest mutur joka hasteko

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 16a, 02:00

Atzo pisatu zituzten na­zioarteko profesionalen bo­rro­kan lehiatuko diren bi boxeolariak. Iban Estevez Roco urnietarrak 70,6 kg pisatu zituen eta Rui Car­valho portugal­da­rrak 72,1 kg. Egokiena 70-71 kg artean egotea da eta Estevez puntu-puntuan da. Dena prest dago beraz gaurko jaialdirako. Denera 7 borroka izango dira Kiroldegian, 22:30etatik aurre­ra. Profesionalenaz aparte, gainerako guztiak amateur mailakoak izango dira. Eta horrez gain, aurten lehenengo aldiz, emakumezkoen arteko borroka bat izango da. Sarrerak erosteko aukera izango da gaur, 15 euroan. Hau­rren pre­zioa: 5 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!